2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

Asteazkeneko irudi batzuk


Pas à deux
Pas à trois :)
Limikoloen paseak oraindik ere berean dirau, nahiz eta apal. Talde txikiak ikusten dira han-hemenka, jan bila, beti jan bila. Deigarria da iksutea nola txirritxo txikiak ugaltze kontuetan buru-belarri sartuta daudela, beste espezie batzuk oraindik iritsi ere ezi diren egin iparraldeko beren ugaltze-lurretara.













Arrasto luzeko txoria, legar-txoria

Loreak beren ederrenean ikusteko ere oraindik garaiz gaude.

Euskal Herrian den lorerik ikusgarrienetako bat, bazter askotan ikus daitekeena gainera, Inurritzan ere bai, kuku-belarra dugu (Aquilegia vulgaris).































 

































 









 





 






Hirusta gorria (Trifolium pratense)
Hirusta apala, bide-bazter eta larre guztietan bizi dena, belarjale guztiek gustora asko jaten dutena eta larreetan sekulako mesedea egiten duena, atmosferako nitrogenoa finkatzeko gauza baita, gutxitan egiten zaigu deigarri. Baina haren loreei gertutik erreparatuz gero, harrigarria da zeinen gauza ederra izan daitezkeen. Ehun lore inguru biltzen dituzten kapituluetan loratzen da espezie hau, hirusta gehienak bezala.

Behean, hirusta gorria, Trifolium pratense.























Txoriei dagokienez, badira dagoeneko umeak habia utzi berri samarrak, irudietako buztanikara zuri hau esaterako. Hori bezala, zozo, birigarro, kardantxilo, txoka, txorru, txepetx... Txorikumez beteta daude bazter guztiak.









Aldi berean, horren osaba urruna, larre-buztanikara, setati tematu da kantatzen. Ez dakigu bikote bila dabilen ala Inurritzan bertan nonbait habia duen, guk ez dakigula, eta bere lurraldea babesten ari ote den.






Askotan galdetu izan diogu geure buruari nolatan den hain berdea eta ikusgarria txorru arra; ez ote dion horrek kalte egiten, harrapariek aiseago ikusiko dute eta.

Atzoko bisitan galdera horren erantzun posibleetako bat aurkitu genuen, hara:

Camoufflage (Txorrua, Carduelis chloris)


Eta ohikoa denez, bisita honetan ERE, ikusi ditugu golfeko erabiltzaileak arauak urratzen, lursailaren barruan zapaldu eta erabili ezin dituzten bazterretara sartzen, zapaltzen, erabiltzen eta jokorako erabiltzen, galdutako piloten bila erreka bazterrera salto egiten eta, gainera, beren umeei GAIZKI ERAKUSTEN.

Egunen batean agian egingo dute zerbait Aldundiko arduradun arduragabeek, esaterako, ISUNAK JARTZEN HASI. Nahikoa da!





2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

Udaberriko giroa oraindik

Maiatzaren 24a eta udaberri betean gara. Limikoloak, haatik, oraindik pasatzen ari dira, baina bertako animalia eta landare gehienak ugalketa sasoian daude. Txantxangorri bati, lehengo arratoi beltzari eta larre-buztanikarari egindako bideotxo batzuk dakarzkizuegu oraingoan.

Gozatu.











2016(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

Arratoi beltzarenak

Azken sarreran genioen bezala, arratoi beltz bat aurkitu genuen hilaren 18an, zuhaiska batera igota, eta han geldirik zegoela, iruditu zitzaigun ez ote zuen habia han bertan izango.





Handik bi egunera Inurritzara itzulita, denboratxo bat zain eman ondoren, mugimendua sumatu genuen berriz ere zuhaiska hartan bertan. Zer izango, eta... beste ale bat, hau gaitzen batek, parasitoren batek edo bestelako ajeren batek joa.



Ikusten denez, belarrietan tumorazio moduko batzuk zituen, eta muturrean zauri latz bat. Begiak ere zerbaitek jota zeuzkan.


Ale hau heldua eta zaharra da, eta aurrekoa gaztea. Horrek, eta bi aleak toki berean aurkitu izanak, pentsarazten digu haba benetan dagoela han, eta espezie hau zeharo bertakotzat jo daitekeela.

Esan beharra dugu Ornitho.eus datu-basean ikusi dugunez, Eneko Azkuek ere, egun batzuk lehenago gainera, hauteman duela espezie hau Inurritzan.

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Denetik pixka bat...

Inurritzan arratsalde gris batean ikusitakoen kronikatxoa.

Arratoi beltza (Rattus rattus)
Arratoi beltza aise igotzen da zuhaitz eta zuhaisketara, eta bertan hegaztien habiak erabili ohi ditu. Argazkiko hau bide bazterreko zuhaiska batera igota zegoen, argazkilariari begira behiak trenari bezala. Lastima iluntzen hasita zegoen!



                      ......................................................................................................................................

Zapelatza (Buteo buteo)

Zapelatza (literalki, 'sagu-belatza') gai da oso habitat desberdinetan bizitzeko. Irudiko hau Talaimendiren magalaren gainean zegoen kapan, lumarik mugitu gabe, Getaria aldetik jotzen zuen haizearen kontra, geldi-geldirik lurrera begira, hankak erdi-zintzilik. Saguren bat izango zuen begiz joa.

Horrela luzaro (sei bat minutuz bai) egon ostean, halako batean jaregin du bere burua:




                      ......................................................................................................................................


Ihi-txoria (Cisticola juncidis)
Gutxitan izaten da txori honi lasai begiratzeko denborarik. Gehienetan bere kantuak salatzen du, tsip!, tsip!, tsip...!, baina ia beti hegan dabilela egiten du kantuan. Izan ere, udaberriko soinu ohikoenetako bat da Inurritzan ihi-txoriaren kantua. Baina adarren batean isilik pausatua dela, ia ez dago aitaren semerik non dagoen aurkituko duenik. Atzo, baina, beg-bistan jarri eta kantari hasi zitzaigun.

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Bretañan eraztundutako Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus), egun batean 56 hegazti espeziez osatutako zerrenda batekin batera

Udaberri honetan Bretañan eraztundutako Txirritxo hankabeltz (Charadrius alexandrinus) baten bixita izan degu Iñurritzako biotopoan, 

Gure inguruan oso espezie urria izanik benetan zita interesgarria da.

Gipuzkoan ez da kumatzen eta Bretaña alderako bidaian Iñurritza aukeratuko zuen  bertan indarberritu ondoren berriro bidaiari ekiteko. Astebete inguru egon da berton.


Ingurura mimetizatzen artistak dira eta askotan nahiz eta oso gertu egon ez dira ikusten errazak.

Eraztundutako hegazti honi dagokion istorioa duzue hemen, Alfredo Herreron laguntza paregabeari esker ez balitz ez genuen izango erraza hegazti honen istorioa jakitea, hemendik beraz eskerrik asko berari ere.

Historique de vie
Gravelot à collier interrompu (Charadrius alexandrinus) : FBJ/MTBJ
Données de baguage
Numéro de bague : SE03138 Code couleur : FBJ/MTBJ
Age : PUL Sexe : ?
Date : 03/06/2015 Localité : KERBINIGOU
Commune : TREOGAT Département : 29 Pays : FR
Contrôles visuels / Resightings
Contact: Gaétan GUYOT, gaetan.guyot@bretagne-vivante.org Bretagne Vivante- SEPNB, 19 rue de Gouesnou, BP 62132, 29221 Brest Cedex 2, tél. 02 98 49 07 18, www.bretagne-vivante.org
ActionDate Pays Département Commune Localité Nb jours Observateurs
B 03/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 0 GUYOT, Gaetan
C 04/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 1 JEHANNO CORENTIN
C 08/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 5 JEHANNO CORENTIN
C 11/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 8 JEHANNO CORENTIN
C 15/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 12 JEHANNO CORENTIN
C 18/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 15 JEHANNO CORENTIN
C 03/07/2015 FR 29 SAINT-JEAN-TROLIMON TRONOEN 30 JEHANNO CORENTIN
C 08/07/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 35 JEHANNO CORENTIN
C 22/08/2015 FR 29 TREGUENNEC KERMABEC 80 CHARLINE
C 27/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ N 329 Alfredo Herrero, Bittor Mutiozal, Asier Aldalur, Eneko Azkue, Emilio Salvatierra
C 28/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ INCONNUE 330 Alfredo Herrero, Bittor Mutiozal, Asier Aldalur, Eneko Azkue, Emilio Salvatierra
C 29/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ INCONNUE 331 Alfredo Herrero, Alfredo Valiente



 Zita honi buruzko informazio gehiago Alfredo Valienteren Aves de Valdalla blogean hemen


Txirritxo hankabeltzaz gain hegazti ugari dabiltza Iñurritza biotopoan. Eneko Azkue eta Emilio Salvatierrak 56 hegazti espezie ezberdineko zerrenda osatzeraino iritxi ziren lehenagoko asteko egun batean.


Behekaldean dituzue zerrenda horretako hegazti askoren argazkiak. Gehienak Bittor Mutiozabalek ateratakoak dira.

Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus)


Txirri grisak (Pluvialis squatarola)



Bernagorriak (Tringa totanus)



Txirri arruntak (Calidris alpina)




Txirritxo haundia (Charadrius dubius)

Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)

Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Oso korrikalari bikainak dira


Txirri zuriak (Calidris alba)




Uroiloa (Gallinula chloropus)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)

 Basahateak (Anas platyrhynchos)


 Txoka arruntak (Carduelis cannabina)


 Pitxartxar buru-beltzak (Saxicola torquatus)


Kaskabeltza (Parus mayor)

 Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Sasi txori arrunta (Hippolais polyglota)

 Buztangorri ilunak (Phoenicurus ochruros)



 Landa txolarrea (Paser montanus)

 Kardantxuloak (Carduelis carduelis)


 Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)

Buztanikara (Motacilla alba)