Pas à deux |
Pas à trois :) |
Arrasto luzeko txoria, legar-txoria |
Loreak beren ederrenean ikusteko ere oraindik garaiz gaude.
Euskal Herrian den lorerik ikusgarrienetako bat, bazter askotan ikus daitekeena gainera, Inurritzan ere bai, kuku-belarra dugu (Aquilegia vulgaris).
Hirusta gorria (Trifolium pratense) |
Behean, hirusta gorria, Trifolium pratense.
Txoriei dagokienez, badira dagoeneko umeak habia utzi berri samarrak, irudietako buztanikara zuri hau esaterako. Hori bezala, zozo, birigarro, kardantxilo, txoka, txorru, txepetx... Txorikumez beteta daude bazter guztiak.
Aldi berean, horren osaba urruna, larre-buztanikara, setati tematu da kantatzen. Ez dakigu bikote bila dabilen ala Inurritzan bertan nonbait habia duen, guk ez dakigula, eta bere lurraldea babesten ari ote den.
Askotan galdetu izan diogu geure buruari nolatan den hain berdea eta ikusgarria txorru arra; ez ote dion horrek kalte egiten, harrapariek aiseago ikusiko dute eta.
Atzoko bisitan galdera horren erantzun posibleetako bat aurkitu genuen, hara:
Camoufflage (Txorrua, Carduelis chloris) |
Egunen batean agian egingo dute zerbait Aldundiko arduradun arduragabeek, esaterako, ISUNAK JARTZEN HASI. Nahikoa da!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.