2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Golfa eta kontserbazioa, bateragarriak? Seguru?


Hala saldu nahi izan digute administrazioek eta golfariek berek, baina errealitateak erakusten digu ez dela egia. Ez behintzat gaur egun golfaren erabiltzaileek erakusten duten portaera lotsagabea tartean dela.

Gauza jakina da golf zelaia dunaren gainean egina dela. Baina duna  eta bertako berezko landaretza ez da aproposa golfean aritzeko, eta klubak egin zuen lehen gauza ingurua eraldatzea izan zen, bertako landaretza kenduz eta belar motza hazteko moduko espezieak eta teknikak aplikatuz. Teknika horien artean, landare-espezie exotikoak ereitea, horien zainak haziarazteko hormonak botatzea, pestizidak luze eta zabal botatzea, sator eta konejuak kentzea...

Inurritza babestea erabaki zenean, golfarekin adostu zen zelaiko 'kale' eta green ez zen eremu orotan bertako landaretza errespetatuko zela, eta ez zela ez zanpatuko ez haren gainean jokatuko. Izan ere, oso landaretza galkorra da, eta lurra ere, oso materia organiko gutxikoa eta oso hondartsua baita, aise higatzen dute oinetakoek zein makilakadek.

Lehenago ere salatu izan dugu golfariek ez dutela errespetatzen errekara pasatzeko debekua eta galdutako bolen bila noiznahi pasatzen direla, landare eta hegaztien habiak galarazteko arriskuak bost axola diela, eta Aldundiek ez duela ezertxo ere egiten urratzaileak zigortzeko eta egoera aurrera begira bideratzeko.

Oraingoan errekan ez, baizik eta zelaian bertan ikus ditzakegu nahi dutena egiten eta babestutako landareak propio txikitzen. Hara:






Eta, bidenabar, umeei gaizki erakusten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.