Anas platyrhynchos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Anas platyrhynchos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Okil txikia (Dendrocopos minor) eta Zingira hontza ( Asio flommeus);Hegazti espezie berriak Iñurritzarako eta kartel berriak biotopoko dunetarako

Azkeneko astean zehar beste espezie berri bat zitatu da Iñurritza biotopoan, Okil txikia (Dendrocopos minor) da bera eta Emilio Salvatierrak ikusi zuen Talai menditikan Iñurritzara jeisten den errekastoaren ondoan. Europako okilen artean txikiena da, gainerako generokideen antzekotasun morfologiko haundia duen arren, haien baino askoz txikiagoa da. Baso ingurune gehienetan aurkitu daiteken arren ibai ertzeko basoak ditu gustoko, Iñurritzan hala ikusi da. Bainan esan behar da, ez dela batere ugaria eta interes bereziko espezie bezala dago katalogatuta Euskal herrian.
Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez. Egun hauetan Europa iparraldetik hegoalderako bidean doazen ale dexente ari da ikusten inguruetan eta Iñurritzan ikusitako hori itsasotikan barrena Iñurritza biotopora sartutako bat izan liteke.
Bide batez Iñurritzako dunetan naturzaleon azpaldiko nahia egia bihurtu da eta azkenean kartelak jarri dituzte. Karteletan dunen dinamika zein bertako flora edo berezitasunak esplikatzeaz gain dunak babesteko eta ez zapaltzeko kartelak jarri dira. Behekaldeko argazkietan karteletako batzuk.











Aste honetan zehar Iñurritzan ikusitako beste hegazti batzuen argazkiak.

Lertxuntxo karramarrozaleak (Ardeola ralloides) Iñurritzan jarraitzen du oraindik
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
 Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
 Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
  Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Landa txirta (Anthus pratensis)
 Landa txirta (Anthus pratensis)
 Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
 Zozoa (Turdus merula)
 Kurriloak (Grus grus)
  Kurriloak (Grus grus)
 Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
Kaio hankahori talde bat, tartean kaio buru beltzak daudelarik


2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Iñurritza biotopoko belatz haundiak

Iñurritza biotopoko Belatz haundiek (Falco peregrinus) atera dituzte beraien kumeak aurrera. Lehen ez bezela, non bikote bakarra kumatzen zen bertan, aurten denera bi bikote izan ditugu.  Espainiako estatuan espezie mehatxatuen zerrendatik atera duten arren legeak babesten jarraitzen du,  DDT (intsektu hilgarri organokloratuak) garaitik hona bere populazioak izan duen gorakada da arrazoietako bat. Gaur egun ixileko ehizak eta falkoneriarako egiten dituzten kabietako arrautz lapurketak ditu mehatxu haundienak. Egun 80 bat bikote inguru bakarrik bizi dira EAE osoan.  
Belatz haundia (Falco peregrinu)
 Beraien lurraldea oso ondo babestu zaleak izaten dira belatzak eta parapenteak kumatze garaian hegaldirik ez egiteak asko laguntzen dute. Hain dira beraien lurraldea zaintzekoak, beraien lurraldean parapente bat hegan ikustean jarrera mehatxatzailea hartzen dute, lehenik txilioka eta berarengana hegan eginez erasoka. Askotan bikoteko biek egiten dute eraso objetu arrotza elkar kolpatuz, hegan jarraitzen dute beraien lurralde mugetatik aratago ere. Eraso hauek asko estresatzen dute eta lurraldea utzi lezakete. Eta zer esanik ez gazteak kabietatik irtetzen direnean, lurralde zaintzan hainbeste enerjia gaztatzean ehizerako indar faltan geratu litezke eta kontuan izan bestela ere gazteen artean mortalidade haundia izaten dela.

Belatz haundia (Falco peregrinu)

Egun askotan jarraian eguraldi txarra izanez gero berriz, beraien "puesta" galtzen dute eta euritatik bere txitoak edo arrautzak babestu nahian inkluso eme heldua bera hiltzeraino iritxi daiteke, kabiaren gainean etzanda dela. Hegazti ezberdinen arteko lehiari dagokionez, Iñurritza biotopoaren kasuan erroiekin izaten dutena da nabariena. Lurraldearen defentsan oldarkorragoa da belatza erroia baino eta askotan aurreko urteetan erroienak izan diren habiak erabiltzen dituzte haiek bertatik bidaliz.

Belatz haundia (Falco peregrinu)

Bestela Iñurritza biotopoko belatzek atsedenean igarotzen dute egunaren zati nagusiena, ingurura begira harrapakin posibleak begiztatuz edo lumak txukuntzen, bainan beheko argazkian ikusten den bezala atsedena ere eteten dute ehizera joateko edo lekuz aldatzeko.
Belatz haundia (Falco peregrinu)

Iñurritza ibaiaren inguruan berriz txitoak non nahi ikusten dira
Basa ahateak (Anas platyrhynchos)

Pintzanak non nahi entzuten dira kantari
 Pintzana,  (Fringilla coelebs)

Beheko argazki hauetan ikusten da bi txolarre espezie ezberdinen arteko bereizketa, Beste ezaugarri ugariren artean, nabarmenena batak kopeta aldea grisa duela da eta besteak marroia duela da.
 Txolarre arrunta (Passer domesticus)
Landa txolarrea (Passer montanus)

Limikoloak ere ezin ahaztu.
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Bernagorriak ( Tringa totanus )

Uroiloa ( Gallinula chloropus )

Zozoa ( Turdus merula)

Txantxangorria ( Erithacus rubecula )

Pitxartxar nabarra ( Saxicola torquata) emea edo gaztea
Pitxartxar nabarra ( Saxicola torquata) arra

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Hegazti espezie berri bat Iñurritza biotoporako; Txinbo papargorriska (Sylvia cantillans)

Pasa den astean Emilio Salvatierra-k eta Eneko Azkuek, Iñurritza biotopoko ixpilla aldeko putzuan Txinbo papargorriska (Sylvia cantillans) bat ikusteko aukera izan zuten. Udara Europa hegoaldeko mediterraneo ixurialdean igarotzen du, bainan orain gutxi gure inguruetaraino ere iristen hasi dela ikusteak harritu egin gaitu.  Hegazti "tras-sajariano" (Sahara hegoaldean negua igarotzen duena) migratzaile bat izanik negua berriz Sahara azpian igarotzen du. 
Aranzadiko Munibe aldizkarian José Antonio GAINZARAIN eta Juan Manuel PEREZ DE ANA ren idatzi honek honela dio.
Txinbo burubeltza berriki ezarri da Kantabria eta EAE ko inguru murritz batean. Gaur egunean hegazti hau hamazortzi 100 km2 .ko UTM koadrotxoetan agertu da, bi area ezberdinetan kokaturik: Kantabria eta Bizkaiako kostaldea Ajo eta Ogoño buruen artean, eta Arabako hegoalde inguruan (baina Zarautzen oraindik ez da behin ere zitatua izan). Bi area hauetan, espezie hau artadietan bizitzen da (kostaldean Lauro nobilis-Quercetum ilicis asoziaziokoak, eta Araban Quercetum rotundifoliae-koak), baita beraien sustituzioko-sastraketan ere, zeinetan landare esklerofiloak nagusitzen diren.
Behekaldean argazki gehiago.



Egunotan Benarriz nabarra-k (Locustella naevia) sutsuki kantari ditugu Talai mendi magaleko otadietan.

Benarriz nabarra (Locustella naevia)

Iñurritza biotopoko leskadiek babes ederra eskeintzen die hegazti ugariri, horien artean Afrika hegoaldetik gora Europa iparralderako bidean datozen Enara arrunt (Hirundo rustica) eta Uhalde enarei (Riparia riparia). Beheko hegazti intsektujale hauek dira horren lekuko.

Basahateak (Anas platyrhynchos) ere ari dira beraien txitoak aurrera ateratzen.Iñurritzan
Txirritxo txiki (Charadrius dubius) bikoteak ere non nahi ikusi daitezke Iñurritza biotopoan
Txirri arrunta (Calidris alpina) eztai aurreko lumajearekin

(Motacilla flava flavissima) azpiespezieko Larre buztanikarak  ere ugari ari dira pausatzen Iñurritzako larreetan


Lertxuntxo itzainak (Bubulcus ibis) ere ez dira askotan ikusten Iñurritzan
 Lertxuntxo txikiak (Egreta garcetta) neguan ikustea arruntagoa den arren garai hontan ere ale batzuk ikustea ez da arraroa
Txonta (Carduelis canabina) taldeak Talai Mendi magaleko otadiak erabiltzen ari dira beraien kabiak eginez txitoak ateratzeko.

Txonta (Carduelis canabina)

Txirriskalak (Serinus serinus) ere non nahi dabiltza kantari
 Behekaldean Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) emea. Hauek ere Talai mendi magaleko otadiak oso gustoko dituzte kabiak egiteko.
Isats gorri (Phoenicurus ochuros) arrak ere lumaje zoragarriarekin daude garai hontan