Tachybaptus ruficollis etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Tachybaptus ruficollis etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Okil txikia (Dendrocopos minor) eta Zingira hontza ( Asio flommeus);Hegazti espezie berriak Iñurritzarako eta kartel berriak biotopoko dunetarako

Azkeneko astean zehar beste espezie berri bat zitatu da Iñurritza biotopoan, Okil txikia (Dendrocopos minor) da bera eta Emilio Salvatierrak ikusi zuen Talai menditikan Iñurritzara jeisten den errekastoaren ondoan. Europako okilen artean txikiena da, gainerako generokideen antzekotasun morfologiko haundia duen arren, haien baino askoz txikiagoa da. Baso ingurune gehienetan aurkitu daiteken arren ibai ertzeko basoak ditu gustoko, Iñurritzan hala ikusi da. Bainan esan behar da, ez dela batere ugaria eta interes bereziko espezie bezala dago katalogatuta Euskal herrian.
Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez. Egun hauetan Europa iparraldetik hegoalderako bidean doazen ale dexente ari da ikusten inguruetan eta Iñurritzan ikusitako hori itsasotikan barrena Iñurritza biotopora sartutako bat izan liteke.
Bide batez Iñurritzako dunetan naturzaleon azpaldiko nahia egia bihurtu da eta azkenean kartelak jarri dituzte. Karteletan dunen dinamika zein bertako flora edo berezitasunak esplikatzeaz gain dunak babesteko eta ez zapaltzeko kartelak jarri dira. Behekaldeko argazkietan karteletako batzuk.











Aste honetan zehar Iñurritzan ikusitako beste hegazti batzuen argazkiak.

Lertxuntxo karramarrozaleak (Ardeola ralloides) Iñurritzan jarraitzen du oraindik
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
 Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
 Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
  Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Landa txirta (Anthus pratensis)
 Landa txirta (Anthus pratensis)
 Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
 Zozoa (Turdus merula)
 Kurriloak (Grus grus)
  Kurriloak (Grus grus)
 Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
Kaio hankahori talde bat, tartean kaio buru beltzak daudelarik


2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Inurritzako hezegunea apirilaren 11n

Udaberria aurrera doa eta Inurritzan buru-belarri dabiltza hegaztiak.

Urte osoa ematen duten espezieak (basahatea, uroiloa, txilinporta, kaioa...) ugalketa betean murgilduta daude dagoeneko, baina, horiez gain, negua kanpoan ematen dutenak ere hasiak dira ugaltze-lanetan. Bien bitartean limikoloen eta bestelako ur-hegaztien pasea ere aurrera doa, eta egun hauetan urte osoko egunik oparoenak izaten dira.



Txilinportak, basahateak eta uroiloak dagoeneko umeak dituzte, nahiz eta ez izan ikusten errazak. Hobe dugu bakean utzi eta horiek koskortu artean itxoin. Hala ere, Ixpillako putzuan aise ikus daitezke umeak, gurasoen zaintzapean.



Txirritxo edo legar-txori txikiak aspalditxo itzuliak dira hegoaldetik, eta dagoeneko txoro-txoro eginda dabiltza, batzuk lurraldetxo bat berentzat erreklamatzen, batzuk bikote bila eta beste batzuk, berriz, bikotea aurkitu eta ondorengo lanetan hasita.





Limikoloen udaberriko pasea oraindik ez dago bere maila gorenean, baina dagoeneko oso nabarmena da. Legar-txori txikiaren ahaide hurko bat ere badabil egun hauetan Inurritzan. Tira, izan ere, uda betean izan ezik urte osoan ibiltzen da hemen: txirritxo handia. Neguan ere hemen ibiliagatk, ordea, udaberriko eta udazkeneko pase-sasoian da ugariena. Egun hauetan nabarmen mugitzen dira.



Ttibibia edo bernagorria gurean diren limikolorik arruntenetako bat da. Hau ere ia urte osoan ibiltzen da gurean, baina bi pase-garaietan da bereziki ugaria. Egun hauetan asko dabiltza gure paduran.



Limikoloak ez ezik, anatidoak ere baditugu egun hauetan. Ohiko basahateez gain, orain beste bi espezie daude presente: uda-zertzeta eta ahate mokozabala. Uda-zertzeta ahatetxo txiki bat da, eta gurean bakan samarra. Gehienetan udaberrian ikusten dugu, eta bikoteka.

Ahate mokozabala, berriz, hegazti koxkorra da, eta, jakina, mokoa oso berezua du. Ahate gehienek ura iragaxten gadute ere, espezie honek muturrera eraman du elikatzeko bide hori, eta mokoko xafkak, haren iragazki naturala, beste guztiek baino askoz ere garatuagoa du. Ar bat dago egun hauetan Inurritzan, oso lasai eta ikusgarri.




Nahi ez ditugun bisitariek ere merezi izan dute guk bideotxo bat egitea. Izan ere, ez da kontu berria. Zarauzko Golf Klubean badira erabiltzaile dezente --ASKO, izan ere-- batere errespeturik ez diotenak ez ingurumenari, ez naturari, ez gainerako herritarroi. Bost axola die ugaltze sasoian sartzea habien artean. Klubak ondo baino hobeto daki hori debekatuta dagoela eta zergatik dagoen debekatuta, baina ez du neurririk hartu bere bazkideek eta bisitariek horrelakorik ez egiteko. Joan den udan halako 50 ibilaldi kontrolatu genituen.



Tristeena da galdutako pelotak bilatzeko egiten dutela hori. Klubeko parkinean porsche, ferrari eta bestelako auto garestiak harro eta pozik erakusten dituzten hauek ez dira kapaz bi xoxeko ordezko pelotak eramateko gainean, eta itsu-itsuan gainditzen dute hesia galdutakoen bila. Bada garaia norbait zigorrak jartzen hasteko.