Iñurritza, aurtengo neguan emari handikoa ari da izaten, hegazti aldetik dibertsitate handikoa, alegia, nahiz eta argazkian igartzen den bezala, hotz handia eta izotza egin duen. Nik neuk, aurten egindako bisita guztietan, egunero 35 espezietik gorako zerrenda eginez, hauetako beste hainbat 40 espezie, eta birritan 50 espezie pasatzea lortu dut.
Hau dena eta neguan gaudela jakinik, egunotan Iñurritzak egundoko hegaztienganako dibertsitatea duela ikus dezakegu. Horrenbesteko aniztasuna nahikoa ez bada ere, Iñurritzak espezie ororen populazio nahiko ugaria ere izan du bere baitan, zenbait espezie urri eta aipagarrien artean. Hauen artean:
Nola ez dugu aipatuko, denen artean, gure aurtengo Antzar hankagorriska (Anser anser). Hiru urte eta gero, azkenean, beste antzar bat geratu zaigu negua bertan igarotzera.
Iñurritzara iristen garen gehienetan, Antzarra belar artean ezkutatuta egoten da, eta buelta osoa eman eta gero noizbehinka ikusten uzten da, guk argazkiak atera diezazkiogun.
Antzarra erraz ikaratzen da eta dagoeneko hiru bat aldiz altza da bere tokitik izututa. Eskerrak beti itzultzen den.
Antzarra errekatik ura edaten
Basahate (Anas platyrhynchos) bikotea atsedena hartzen
Zerzeta arrunta (Anas crecca) ar heldua
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) platuxa bat zanpatzen
Iñurritza errekan, normalean betiko biak egoten dira.
Tarteka harri baten gainean jartzen dira, arrantzan egin eta gero hegoak astinduz lehortzeko.
Hau Iñurritzan sarritan ikus daitekeen eszena da.
Lertxuntxo txikia ubarroiaren ondotik doa, honek altzatako arrainak arrantzatzeko.
Lertxuntxoa bere isladari begira...
Miru gorria (Milvus milvus) gutxitan agertzen den harraparia da.
Zerzeta emea
Iñurritza errekan, normalean betiko biak egoten dira.
Tarteka harri baten gainean jartzen dira, arrantzan egin eta gero hegoak astinduz lehortzeko.
Hau Iñurritzan sarritan ikus daitekeen eszena da.
Lertxuntxo txikia ubarroiaren ondotik doa, honek altzatako arrainak arrantzatzeko.
Gabai balear (Puffinus mauretanicus) bat ere ikusi genuen Hegazti Negutiarren Zenbaketan.
Baina honi argazki bat ateratzeko modurik ez dago.
Noizbehinka Lertxun hauskara (Ardea cinerea) agerian geratzen da.
Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta) hondarretan atseden hartzen, hara eta hona begira.
Bere gehien gogoko duen txokoan, eguzkia hartzen.
Miru gorria (Milvus milvus) gutxitan agertzen den harraparia da.
Zapelatza (Buteo buteo) tarteka agertzen zaigu.
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus) ugari daude Iñurritzan.
Urteko lehen astean 10 Urre-txirri arrunt (Pluvialis apricaria) izan ditugu gure larretan.
Inoiz baino gertuago...
Hegabera (Vanellus vanellus) bat ere pare bat egunetan agertu zen.
Urteko lehen egunean, 20 Istingor arrunt (Gallinago gallinago) ale zenbatu nituen.
Lumaje bikain honekin ederki kamuflatzen dira belar artean.
Dirudienez, bertako zikinkeria ikusteaz ohitu dira.
Atsedena hartzen
Kaio mokohori (Larus canus) heldu bat ikusi genuen Emilio Salvatierra eta biok, egun haizetsu eta euritsu batean. Zita interesgarria gure biotopoarentzako.
Marikoi handia (Catharacta skua) ere agertu zen, Kaio hankahori eta Kaio beñltzei segika Talaimediko amildegietan bertan.
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto)
Martin arrantzale (Alcedo atthis) pare bat dabil egunotan Iñurritzan elkarri segika.
Belatz gorri (Falco tinnunculus) pare bat ere badabiltza.
Negu-txirta (Anthus pratensis) da egunero aurki daitekeen hegaztia.
Buztanikara horia (Motacilla cinerea)
Buztanikara zuria (Motacilla alba)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes). Argazkietan ateratzea gogoko ez duena.
Tuntun arrunta (Prunella modularis), garai hontan ugari duguna.
Txantxangorria (Erithacus rubecula), hain konfidatua dena.
Oso gertu...
Argazkietan agertzeko jaio direla dirudi.
Pintxartxar burubeltza (Saxicola torquata)
Itsasoari begira...
Birigarro arrunta (Turdus philomelos) orain hasi da sarriago agertzen.
Ihi-txoria (Cisticola juncidis), hemen inoiz falta ez dena
Pasa den udan kume asko izan zituzten eta orain mordoa dago.
Etze-txinboa (Sylvia undata)
Itsas-mailan ikusten diren gutxienetakoak
Inoiz baino gertuago... ia zapata gainera igo zitzaidan hau.
Txinbo burubeltz (Sylvia melanocephala) arra
Txinbo burubeltz emea, harrapatzeko zailak, benetan.
Txio arrunta (Phylloscopus collybita), orain gure txio bakarra...
...baina dagoeneko besteak etortzeko prest gaude!
Erregetxo arrunta (Regulus ignicapilla)
Hauei aldiz, argazkietan ateratzea ez zaie asko gustatzen.
Erroi (Corvus corax) bikote bat ere ibili zaigu biotopotik bueltaka, agian habia egiteko asmoz, baina argazki oso txarrekin... hobe ez jarri
Iñurritzako lehen zita da Zezen-txoriarena (Botaurus stellaris), nik neuk aurkitu eta oraingoz, nik bakarrik ikusitakoa.
Ea gehiagotan ikusten dugun eta argazki dexentek ateratzen dizkiogun.
Ordura arte...
Ondo izan!
Ezin gara Etxe-txolarreetaz (Passer domesticus) ahanztu! Hau emea.
Bertan ugarienak ditugu... baina ez askogatik!
Landa-txolarre (Passer montanus) mordo bat ere badaukagu.
Lehengo igandean, Alfredo Valiente eta biok 50 ale zenbatu genituen!!!
Txonta arrunta (Fringilla coelebs), emea.
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Hesi-berdantza (Emberiza cirlus) emea. Espezie hau ere ugaria dugu egun hauetan, gutxienez 14 ale zenbatu ditut.
Zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus) negu osoan zehar dugu.
Igandean, Alfredo eta biok 14 zenbatu genituen!
Eta nola ez dugu aipatuko! Aurtengo berririk hoberena...
Gure lehen Zezen-txoria!!!Iñurritzako lehen zita da Zezen-txoriarena (Botaurus stellaris), nik neuk aurkitu eta oraingoz, nik bakarrik ikusitakoa.
Ea gehiagotan ikusten dugun eta argazki dexentek ateratzen dizkiogun.
Ordura arte...
Ondo izan!