Ptyonoprogne rupestris etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ptyonoprogne rupestris etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko ekainaren 28(a), larunbata

Iñurritzan ere ari dira txorikumeak kabietatik irtetzen

 Egunotan Iñurritza aldean txorikumeak non nahi ikusteko aukera dago,behekaldeko argazki sorta hontan horietako batzuk ikusiko dituzue.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldu bat bere txitoa jan eske duelarik. 
Bittor Mutiozabalen argazkia
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldu bat, mokoan mokadu eder batekin.
Bittor Mutiozabalen argazkia
 Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldua
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) txitoa
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) emea
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Zozo (Turdus merula) kumea
Bittor Mutiozabalen argazkia
Zozo (Turdus merula) ar heldua
Asier Aldalurren argazkia
kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Etxe txolarrea (Passer domesticus) kumea
Bittor Mutiozabalen argazkia
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Sasi txoria (Hippolais polyglota)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Asier Aldalurren argazkia
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Asier Aldalurren argazkia
Ihi txoria (Cisticola juncidis) kantuan, Ametz mendi edo Talai mendin oro har asko entzuten dena.
Asier Aldalurren bideoa
Txonta arrunt (Carduelis Cannabina) arra, Talai mendiko ote tartetan talde haundietan elkarrekin kumatzen dute. 
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Asier Aldalurren argazkia

Afrikatikan buelta udara pasatzera etortzen den beste harraparietako bat Miru beltza (Milvus migrans) degu eta egunotan Iñurritza aldean askotan ikusteko modua dago.
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
 Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia

Kaio hankahoriak (Larus michahellis lusitanius) ere egunotan ugaritu egin dira Iñurritzan, hegazti hauek oportunista haundiak isaki hondartzan egunero lagatzen ditugun hondakinetaz ederki baliatzen dira
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
bigarren urteko Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius) Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua karramarro bat jaten, Asier aldalurren argazkia.
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) talde bat, Bittor Mutiozabalen argazkia.

Uroiloa ederki ari da Iñurritzara egokitzen, aurten kume ugari atera dituzte eta pixkanaka pixkanaka geroz eta gehiago ikusten dira hauek ere.
Uroiloa (Gallinula chloropus), Bittor Mutiozabalen argazkia
Uroiloa (Gallinula chloropus), Asier Aldalurren argazkia argazkia
Uroiloa (Gallinula chloropus), Asier Aldalurren argazkia argazkia

2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

Zarautzen haitz-enarak



Atzo dei bat jaso nuen Zarauzko Vista Alegre auzotik, udaberria aurten azkar iritxi dela gurera esanez zeren auzoa enaraz bete baitzaie. Hori dela eta, arratsalde aldera bertara buelta bat egitea pentsatu nuen eta enara ugari zebiltzan bertan, bai, baina ez hemen udaran edukitzen ditugun enara azpizuriak edo enara arruntak, baizik eta haitz-enaraz (Ptyonoprogne rupestrisbetea aurkitu nuen ingurua.

 


 Enara-espezie bakarra da hau gure artean negua hemen igarotzen duena, beste enara-espezie denak hegoaldera joaten dira udazkenean, Europa ipar aldean bizi diren haitz-enarak bakarrik egiten dituzte migrazioak Europa hegoaldera eta hemen ikusten direnak ez dakigu Europa iparraldetik etorritakoak izango diren edo barrukaldeko mendietako paretetatik, nahiz eta distantziagatik e.a., azken aukera hori izan lojikoena. Gainontzeko enara-espezieak Afrikara joaten dira neguan.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

Argazki hauetan ederki ikusten den bezala, enara-epezie hau besteetaz bereizteko isats-aldean dituen puntu zuri horiekin fijatu behar da.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

 Zarautz eta inguruetan neguan bakarrik ikusiko ditugu haitz-enarak, eta beti ere Iñurritza moduko hezeguneetan ur-azalean intsektu bila edo bestela Vista Alegre moduko eraikin luzeetan, Orioko A8 errepideko zubiaren azpian edo Orioko elizako paretetan, baina beti ere inguruan erreka, ibai edo hezeguneak edukitzea dute gogoko. Intsektujalea izanik, negu aldean izaten den intsektu-eskasia hezeguneetatik eklosionatzen diren intsektuetaz elikatzeko. 


Hegazti intsektujale gehiago ere bazebiltzan inguruan, behekaldeko argazkietan bi Txio arrunt (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)