Arkamurka, auzolanean Iñurritzako Biotopoan
Iñurritzako biotopoan lehengoratze lanak egin zirenetik
hona asko ugaritu da hegazti kopurua, horietako bat Txirritxo txikia
(Charadrius dubius) dugu. Bertan 6 bat bikote kumatzen hasi ziren
aipatutako lehengoratze lan horiek egin geroztik bainan landaredia
hazten ari den neurrian txirritxo txikien kumatze tokiak arriskuan ikusi
dituzte Arkamurkakoek, zeren oso gogoko dituen ur geza ondoko harlegar
edo hareatza inguruak murrizten ari direlako erabat. Hori dela eta pasa
den aste buru honetan Arkamurkako kideak auzolanean eginiko lanari esker
Kaskazuriko putzuko irla bat harlegarrez estali zen.
Nahiz eta Limikola familiako espezie ugarik erabili
duen Iñurritza bere pausa leku bezala, kumatzen den limikola bakarra
Txirritxo txiki hau dugu eta beraz asko babestu beharra dago. Hegazti
hauek apirilean etortzen dira Iñurritzara eta abuztu bukaera aldera
Afrika alderako bidaia harrigarriari ekiten diote, gure latitudeetako
hotzetatik iheska. Txirritxoek bidaia hau gauez burutu oi dute, eta
dirudienez talde haundietan gainera; gainerako txirritxo, txirri,
kuliska eta beste limikolekin biltzen baitira ibilaldi zailari aurre
egiteko.