Anser etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Anser etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Gaur Iñurritzan ateratako argazki batzuk

Eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, Koldo Lizundiak Iñurritza aldera eguneroko bueltaxka egin du gaur eta hegazti batzuei argazki bikainak ateratzeko aprobetxatu du eguna.

Martin arrantzalea (Alcedo atthis). Iñurritzan negu partean ugaria da. Honera etortzen direnak kabietatik irtetzean bizileku egoki baten bila abiatzen diren gazteak izaten dira. Iñurritzan ez da kumatzen baina bai inguruetako beste ibai edo errekaxtoetan. Zuhaitzez inguratutako ur lasaiak dituzte gogoko bizitzeko.

Uroilanda handia (Rallus aquaticus). Gipuzkoa osoan Txingudin eta Zarautzen bakarrik baieztatu da kumatzen dela, hezeguneetan bizi da eta lezka tartetan bizitzea du gogoko, ez da batere erraza ikustea eta gutxiago argazkia ateratzea, horregatik Koldo Lizundiak atera dion argazki honek meritu bikoitza du.


Antzara hankagorriska (Ansser anser) eta Kopetazuri arrunta (Fulica atra) orain dela hiru urtetik hona Iñurritzan lehengoratze lanak egin zirenetik, guregana negua igarotzera etortzen zaizkigun bi hegazti ditugu. Antzara hankagorriska inguruko soroetan larrean ibili ondoren ur gezako putzua du gogoko atsedena hartzeko eta kopetazuriak lezkaz inguratutako ur geza lasaiak nahiago izaten ditu.



2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Antzarrak Zarautz aldean

Azken egun hauetako ekaitz giroari aurre eginez antzar ugari pasa da egunotan Zarauzko zeruan barrena. Egunean zehar zein gaueko ordu txikietan bainan beti ere hegoalderako norabidean negua iberiar penintsulan igarotzera. Zamora, Palencia, Huelva e.a.eko soroak dituzte gogoko belarjale hauek eta millaka alez osatutako taldeak osatzen dituzte bertan. Egunean zehar larrean ibiltzen badira ere, gaua pasatzeko inguru horietan dauden laku edo aintzirak baliatzen dituzte atsedena hartzeko.



Hala ere badira bakan batzuk bidean geratzen direnak eta aste hontan zehar Iñurritza aldean antzar bat ikusi den bezala argazkiko beste hau gaur goizean Koldo Lizundiak ikusi du Getaria aldean. Iñurritzan azken urteotan beti geratzen zaigu antzar aleren bat negua igarotzen. 



2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

Antzara eta aliota txikia*

---(*): Ikus beheko iruzkina.---

Koldo Lizundiak emandako datu eta irudiak:
Azaroaren 22an, ostirala, antzara hankagorrizta bat arratsaldean Inurritzan:





Goizean, berriz, Getarian, portu kanpoan, aliota txiki eder hau: