2015(e)ko abuztuaren 23(a), igandea

Udarako ajeak Iñurritzan


Jakiña da Zarautzen eta Iñurritza inguruan oro har, udara garaian turista kopurua asko ugaritzen dela eta egoera horrek hegaztiek behar izaten duten lasaitasuna asko murrizten duela, baina hau gutxi ez balitz, horietako batzuk, inguruarekiko errespetu falta haundiarekin ibili dira eta ondorioz horrelako jokabideek Iñurritza biotopoko inguruneari kalte haundia egiten diote. Iñurritzako errekara botatako bizikletak edo erosketa karroak non nahi ikusi izan ditugu uda garaian, babestutako inguruetan ere lasai ederrean ibili dira paseatzen, askotan beraien txakurrekin gainera, behekaldeko argazkietan dituzue horietako adibide batzuk. Neurriak hartzea dagozkien agitariek, ahal den azkarren hartu ditzaela hartu beharreko neurriak, horrelako jokabideak behin betiko sahiesteko gure inguruetatik.





Uztaila eta abuztu hasiera nahiko hilabete arloteak izaten dira hegazti kopuruei dagokionez. Hegazti migratzaile gehieneak oraindik ez direlako etorri edo berton kumatzen dutenak beraien txitoak aurrera atera ondoren lasaiago ibiltzen direlako. Bainan ahala ere Bittor Mutiozabalek eta Eneko Azkue Zarauztarrak ateratako argazki hauetan ikusten den bezala hegazti ugari dabil inguruan, 
Belatz haundia (Falco peregrinus)
 Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Pitxartxar burubeltza ( Saxicola torquata)
Muscicapa striata ( Euli txori grisa)
Sasi txori harrunta (Hypolais poliglota)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Buztanikara (Motacilla alba)
Txolarrea (Passer domesticus)
Txolarrea (Passer domesticus)
Txinbo kaskabeltza ( Sylvia atricapilla)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus), uroiloa ondoan duelarik.
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
Kaio hankahoria ( Larus michahellis lusitanius)
Kaio hankahoria ( Larus michahellis lusitanius)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Lertxun gorria (Ardera purpurea)
Lertxun gorria (Ardera purpurea)
Lertxun gorria (Ardera purpurea)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Uroiloa (Gallinula chloropus)

Udara garaian Iñurritza biotopoko beste irudi batzuk