Uroiloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Uroiloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

Aurtengo lehen enara arrunt goiztiarra (Hirundo rustica) iritxi da Iñurritzara

Gaur iritxi da Iñurritzara aurtengo lehen enara arrunt goiztiarra, udaberrian Zarautzera iritxitako orain arteko enara goiztiarrena 2007 ko martxoak 9an ikusi nuen zita bat izan zen eta gaur ikusitako hau berriz 4 egun aurreratu zaio orduan ikusi nuenari. Hegazti lirain eta eder honek izugarrizko beherakada izan du azken urteetan eta besteak beste Iñurritza biotopoa bezalako hezeguneak eta oro har bere abitatak hobeto zaindu ezean hala jarraituko duela ematen du.
Enara arrunta (Hirundo rustica) 
Euskal herrian, nekazaritza gunea izanik hegazti migratzaile honek kabiak egiteko aukeratzen duen toki gogokoena, basarriak desagertzean espezie honek kabiak egiteko eduki ditzazkeen arazoen ondorioz, gure inguruan kumatzen geratu eta uda garaia gurekin pasatzetik migrazio garaian bakarrik ikustera pasa gintezke.
Nekazaritza sektorea pairatzen ari den egoera ikusirik, ondoren latzak ekarri litzazke mendi eta soroetan bizi den faunarentzat. Baserriaren desagertzeak enaren umatze garaia arriskuan jartzen duelako, urteetan zehar gure paisaiaren parte den hegazti bat izan arren dagoeneko argi gorri guztiak piztu direla uste da zeren urte gutxietan zehar berakada izugarria izan du espezie honek eta horrela jarraituz gero, denbora gutxi barru euskal herriko gune askotan migrazio garaian pasatzen bakarrik ikusi genitzazke.
Gure inguruan egindako ikerketa ezberdinen arabera , 20 edo 30 urte barru baserri gehienak desagertzeko zorian egon litezke, adineko pertsonez osatuta daudelako horietako asko. Ondorengo belaunaldiek aurrera jarraitzeko baliabiderik ikusten ez dutenez interesa galtzen dute eta baserriaren partez lorategi ederra duen txalet bat bihurtuko litzateke. Zarautzen bertan gizaldi batean zehar % 40 baserritarra izatetik %2ra pasa da.
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Enarei buruzko informazio zabalagoa zientzia.eus en eskutik hemen duzue. 
   Euskal herriko enaren artean  inolako zalantzarik gabe, ezagunena enara arrunta ( Hirundo rustica ) dugu. Euskal Herrian bizi direnen artean handiena da, ikusten dugun momentuan bere buztan xelebreak harritu egiten gaitu. Isatsaren kanpoaldeko bi lumak, kanpo-errektrize biak, izugarri luze eta finak dira, ezaugarri hau dagoeneko bere anaia hirundinidoengandik bereizteko nahikoa delarik. Bizkar eta burua beltzak ditu, paparra gorria eta sabelaldea zuria. Beti ere gizakiari lotuta bizi izan da eta gutxitan aurki daitezke bere habiak harkaitz, zubi edo zuhaitzetan. Nahiago izaten ditu giza eraikuntzak, baina hori bai, hiri eta herri handietatik urrun; baserri edota auzo txikietako lasaitasuna nahiago izaten baitu.
Ez da beste enarak bezain koloniala, baina talde txikietan aritzen da beti ehizan, sorbeltz eta enara azpizuriekin izan zezakeen konpetentzia ekiditeko, ehiza-esparrua banatuz. Sorbeltzek goi-goian dauden intsektuak harrapatzen dituzte, azpizuriek erdikoak eta enara arruntek lur ingurukoak. Habiatik hurbil dauden zelai eta putzuetan ehiza egitea benetan gustuko du, bere hegalaldi trebe eta bizkorraz eltxo, efimera eta bestelako intsektu txikiak harrapatuz. Hegan duen trebezia hori ura edateko orduan ere garbi uzten digu, ez baitu gelditu beharrik: putzu gainetik milimetro gutxitara hegan ari delarik, burua jaitsi, mokoa uretan sartu eta inongo arazorik gabe tragoxka bat hartzen du, ahozabal uzten gaituen bitartean. 
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Egia esan, egunaren parterik handiena airean edo kableetan ematen du eta lurrera ia-ia kumaldian besterik ez da jaisten, habia egiteko buztina biltzera. Sasoi horretan erreka, putzu eta iturrietara hurbiltzen da. Buztin eta lokatz zatitxoak hartzen dituzte mokoan, belarrekin batera eta listuarekin nahastu ondoren eratzen dituzten bolatxoez, goitik zabalik dauden eta hain ezagunak diren kopa itxurako habiak eraikitzen dituzte atari eta kortetan.
Azken urteotan bere populazioak egundoko atzerakada jasan du, batez ere poluzioa eta pestiziden eraginagatik. Dena den, oraindik ere Euskal Herri osoan aurki daiteke. Ugariagoa da noski Hegoaldeko probintzietan, Araba eta Nafarroan habia egiteko leku aproposagoak aurkitzen baititu, baina gainontzeko bost lurraldeetan ere erraz aurki daiteke herri handi eta poluituetatik aldentzen bagara.
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Enara arruntez gain beste hegazti sorta ederra dabil Iñurritzan.
Uroilanda (Rallus aquaticus)
Uroilanda (Rallus aquaticus)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Uroiloak (Gallinula chloropus)
  kopetazuria (Fulica atra) ere azpaldi ez zen Iñurritza aldean ikusi eta berriro azaldu da
 Kaskabeltz haundi (Parus mayor) arra.
 Kaskabeltz haundi (Parus mayor) arra.
 Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius
 Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)  

2014(e)ko uztailaren 25(a), ostirala

Lertxun gorria eta beste hegazti batzuk

Egun hauetan zehar Koldo Lizundiak eta Bittor Mutiozabalek Iñurritza aldean ateratako beste argazki sorta bat doakizue behekaldean, oraingo hontako zita aipagarriena Lertxun gorriaren (Ardea purpurea) presentzia izan dela esan genezake. 
Lertxun eder honek lezkadiak oso gogoko ditu. Izan ere, lertxun gorriak ez baitu beste zenbait ardeidok duen zuhaitzekiko lotura esturik ageri. Bere dieta batez ere anfibio, narrasti, mikrougaztun eta intsektuz osatzen da. Arrainik ere harrapatzen du, noski, baina alde horretatik ez da bere lehengusu den lertxun hauskara bezain arrainzalea. Bestalde, lertxun gorria hegazti mesfidati eta iheskorra da, eta hegalari bikaina izanik, etsaia izan daitekeen inor inguruan somatuz gero, berehala aireratzen da badaezpada ere.Hegazti honek ez du klima hotza inola ere maite, eta ondorioz, Europako populazioak Afrika subsahariarrean botatzen du negua. Maiatz alderako, ordea, eta eguraldiaren epeltzeari jarraikiz, lertxun gorriek iparralderantz jotzen dute habia egitera, eta orduantxe ageri dira Euskal Herrian ere.
 Europa osoan eta Euskal herrian oro har azken mendeotan ingurune hezeek jasan duten eraso bortitzaren ondorioz, lertxun gorria espezie urri izatera iritsi da gure kontinentean, bertan berebanaketa-eremua ere oso zatikatua geratu delarik. Habitat-galera, eta uraren kalitateak pestiziden eta bestelako poluitzaileen ondorioz jasandako kalteak, eragin zuzena izan du lertxun gorriaren biziraupenerako ahalmenean. Europako populazioa 6.500 bikote ugaltzailekoa dela ikusi da, eta kopuru hau eskasa da oso, betetzen duen eremu zabala kontutan hartzen badugu.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Basahatea (Anas platyrhynchos), Koldo Lizundiaren argazkia.
Goikaldeko Basahate (Anas platyrhynchos) hauek berriz, zihurrenik hibridazioren bat izango zuten eta ondorioz batzuk kolore zurikoak irtengo ziren. Koldo Lizundiaren argazkia.
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txorru arrunta (Carduelis chloris) Bittor Mutiozabalen argazkia.
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochuros), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Etxe txolarrea (Passer domesticus), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirritxo txikia, (Charadrius dubius), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Uroiloa, (Gallinula chloropus). Bittor Mutiozabalen argazkia.

Azken egunotan asko ugaritu da kaioa Iñurritza aldean, batez ere hondartzan gizakiak lagatzen ditugun ondakinak jatera etortzen dira eta ondoren atseden hartzera Iñurritzara joaten dira.









Bitxia behekaldeko irudi hau ere. Arrantza egiterik ez dagoen gune batean, bi pertsona arrantzan zebiltzan lasai ederrean. Betiko galdera airean, nork, non, zein dira hauei kargu hartu behar diotenak? 
Egunotan lorezainak ere ibili dira Iñurritza aldean.

2014(e)ko uztailaren 5(a), larunbata

Egunotan Iñurritzan dabiltzan hegaztietako batzuk

Bittor Mutizabalek Iñuritza aldean egunotan atera dituen beste argazki batzuk.
kardantxuloak (Carduelis carduelis)
 Zankaluzea (Himantopus himantopus)
Zankaluzea (Himantopus himantopus)
Basahateak (Anas platyrhynchos)
Basahateak (Anas platyrhynchos)
 Basahateak (Anas platyrhynchos)
 Uroiloak (Gallinula chloropus
 Uroiloa (Gallinula chloropus)
 Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
 Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
 Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
 Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
 Lehengo urtean, orain bi urte eta orain hiru urte jaiotako Kaio hankahoriak (Larus michahellis lusitanius)
 Kaio heldua eta orain bi urte jaiotako bi  Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius)
Kaio hankahoriak (Larus michahellis lusitanius)
  Iñurritzan aurtengo udan ikusi den lehenbiziko Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus), aurten jaiotako gaztea da eta hemendik aurrera asko ugarituko zaizkigu.

 Iñurritzan aurtengo udan ikusi den lehenbiziko Kaio iluna (Larus fuscus), orain bi urte jaiotako gaztea da eta hauek ere hemendik aurrera asko ugarituko zaizkigu.

Etxe usoak (Columba liva) ere ura edatera jeisten dira  batzuetan Iñurritzako ibai ondora
Iñurritzako landareri gehiena loretan dago