Atzo dei bat jaso nuen Zarauzko Vista Alegre auzotik, udaberria aurten azkar iritxi dela gurera esanez zeren auzoa enaraz bete baitzaie. Hori dela eta, arratsalde aldera bertara buelta bat egitea pentsatu nuen eta enara ugari zebiltzan bertan, bai, baina ez hemen udaran edukitzen ditugun enara azpizuriak edo enara arruntak, baizik eta haitz-enaraz (Ptyonoprogne rupestris) betea aurkitu nuen ingurua.
Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)
Argazki hauetan ederki ikusten den bezala, enara-epezie hau besteetaz bereizteko isats-aldean dituen puntu zuri horiekin fijatu behar da.
Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)
Zarautz eta inguruetan neguan bakarrik ikusiko ditugu haitz-enarak, eta beti ere Iñurritza moduko hezeguneetan ur-azalean intsektu bila edo bestela Vista Alegre moduko eraikin luzeetan, Orioko A8 errepideko zubiaren azpian edo Orioko elizako paretetan, baina beti ere inguruan erreka, ibai edo hezeguneak edukitzea dute gogoko. Intsektujalea izanik, negu aldean izaten den intsektu-eskasia hezeguneetatik eklosionatzen diren intsektuetaz elikatzeko.
Hegazti intsektujale gehiago ere bazebiltzan inguruan, behekaldeko argazkietan bi Txio arrunt (Phylloscopus collybita)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.