2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Txakurrak hezegune babestuan

Gure lagun Jon Mujika gaur Ixpillan izan da, eta zoritxarrez maizegi gertatzen den gauza bat ikustea egokitu zaio. Hona bere mezua:


Gaur Ixpillako putzuan hegaztiak ikusten geundela neska gazte batek bi border-collie bertako itxituraren azpitik sartzen utzi eta korrika saioak egiten eduki ditu.
Nik, HOR EZ DAGO SARTZERIK esan eta berak PIXKA BAT BAKARRIK erantzun dit;
grazi puntu bat izan du asuntoak, nere emazteari behintzat grazia egin dio.
Ixpillako itxiturak ez du bere lana betetzen, sare metalikoa berritu beharrean dago eta letreroetan bi hankakoei sarrera galerazteak lau hankakoarena dakarrela argitu beharra ikusten det.
Bukatzeko, Iñurritzak bestela itxura polita zeukan: kopetazuria, uroiloak, uroilo aundia, ubarroi haundia, koartza hauskara, lertxuntxoa, antzarra, txiliportak eta azkenean bi basahate pareja.

Ondo izan.
Jon Múgica.



Goiko argazkian ikusten den bezala, ehizerako prestatua dagoen setter txakur bat ere ibili zen orain dela ez asko Mokozabal (Platalea leucorodia) baten atzetik. Txakurra orduerdi ur geza, ibai eta lezkarian barrena ibili zen. Koldok atera zuen  argazkian ederki ikusten da mokozabal gaixoa nola bidali zuen, gero ur gezako putzura joan zen eta berdin jarraitu zuen kuartza, ubarroi, ahate eta abarrekin. Udaltzaingoari deitu zitzaion eta 5 minuturako han ziren, esan zitzaien zein zen nagusia, juan ziren bere gana eta kontu hartu zien, hortik aurrera ez dakigu gehio, bainan ez da ohikoa izaten hain azkar etortzea. 


Txakur-jabe lotsagabe batzuk ikusita ematen du Zarautzen eta inguruan ez dagoela non askatu txakurrak libre ibiltzeko. Bi kilometroko hondartza, nonbait, ez zaie nahikoa eta fauna eta flora babesteko eta itxitura batez inguratutako toki batera sartzen dituzte propio beren lagunak, behar diren elementuak hautsita, gainera.

Goizetik gauera gauzak aldatzea zail dela jakina da eta gaurko astelehen eguerdian ere beste hainbeste suertatu da behekaldeko argazkietan ikusiko duzuen beste ehizeko txakur honekin, oraingo hontan bi emakume hiru txakurrekin zijoazen biotopoan zehar eta horietako bat ordu erdi baino gehiago sartu da biotopo erdi erditik hegazti ehizan. Penagarria benetan, udaltzainei deitu diegu eta ez zirela azaltzen ikustean amorru biziz alde egin degu bertatik






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.