Azpaldian Iñurritza biotopoko berri gutxi aireratu degula konturatzean, ahaztu baino lehen berriro ere sarreratxo batekin gatozkizue. Udaberrian Arkamurkako taldekideekin batera ornitologia txango bat antolatu genuen bertara, non Iñurritzako hegaztiei buruzko liburua aurkezteko aprobetxatu genuen irteera hori.
Irteerak izan zuen arrakasta ikusirik hemendik aurrera gehiagotan ere irteera irekiak antolatzea nahi ditugu.
Aurrerantzean egingo ditugun Irteera ireki hauen informazioa zabalduko degu prentsa zein sare soziialetan bainan bien bitartean gurekin harremanetan jarri nahi duen orok, idatzi e.mail bat asieraldalur@hotmail.com helbidera eta informazio zehatzagoa emango zaio.
Iñurritza biotopora egunero egiten dute bixita Arkamurkako txorizale batzuk eta bixita hori hegaztien zenbatu eta espezie ezberdinen zerrenda bat osatzeko baliatzen dute. Txorizale hauekin harremanetan jarri nahi duenak idatzi dezala lehen goian jarri dudan helbide berdinera eta hasi daiteke besteekin batera hegaztietaz gozatzen. Aurten Iñurritzan ikusi eta zenbatu diren hegazti guzien zerrenda hemen sartuta ikusi daiteke ORNITHO.EUS
Udazkeneko hegaztien pasean bete beterik sartuta gauden honetan, Iñurritza biotopoan ere nabari da hegazti kopuruak gora egin duela. Europa iparraldetik hego alderako bidaian Iñurritza bezalako natur gune babestuak arnasgune paregabeak suertatzen dira hegazti hauentzat, bertan indar berritu ondoren bidaiari jarraipena emateko. Behekaldeko argazkietan ikusiko dituzue Iñurritza biotopoan azkenaldian ikusi ditugun hegazti horietako batzuk.
Gabiraia (Accipiter nisus)
Uroilanda pikarta (Porzana porzana)
Uroilanda (Rallus aquaticus)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Eneko Azkue bezalako hegazti zale batekin ibiltzean asko ikasten da, argazkian Zarauzko hondartzan ugaria den txirri zuriari (Calidris alba) argazkia ateratzen ari zaio.
Txirri zuriari (Calidris alba)
Marearteko gunetan multzo politak osatzen dituzte Txirri zuriek
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) Iñurritzan urtero kumatzen da, eta hemen beraien txitatxoetako bat
Txirritxoen beste multzo bat
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula) pase garaian bakarrik ikusi daiteke Iñurritzan
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
Bernagorria (Tringa totanus)
Kuliska gorria (Limosa lapponica)
Harri iraularia (Arenaria interpres)
Hegabehera (Vanellus vanellus)
Errekatxindorra (Cettia cetti)
Txoka arrunta (Linaria cannabina)
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra)
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax)
Papar urdina (Luscinia svecica)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Baso txinboa (Sylvia borin)
Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Egun hauetan Negu txirta (Anthus pratensis) bando haundiak ari dira sartzen itsasotikan
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Kaio hankahori (Larus michahellis) bat arrantzatu berri duen platuxa bat irentsi ezinik
Kaio iluna (Larus fuscus)
Kaio ilun (Larus fuscus) ez heldu bat
Kaio beltz (Larus marinus) haundi bat kaio hankahori baten ondoan
Kaio buru-beltza (Ichthyaetus melanocephalus)
Lehen aipatu bezala, egunotan zientoka hegazti ari dira pasatzen Zarautz gainetik eta beraz noizean bahin zerura begiratzea komeni da.
Ubarroi haundi talde bat (Phalacrocorax carbo)
Mokozabal talde bat (Platalea leucorodia)
Hegaztiez gain bada biotopoan bizi ugari eta horien artean tximeletak ditugu, hemen behean dituzue pare bat.
(Araschnia levana)
(Paraje aegenia)
KEXEN TXOKOA
Lehengo egunean lagun batek zera aipatzen zidan, azken aldian Iñurritzan ez duela ia tximeletarik ikusten eta tximeletarik ez egotearen arrazoietariko bat beheko argazki honetan ikusten denagatik da. Golfa eta biotopoa zergatik ez diren bateragarriak ikusteko adibidietako bat duzue beheko hau. Golf zaleentzako green eremuak garbi garbiak diren inguruneak badira, naturzale batentzako batere bizirik ez dagoen lur eremu bat da, tximeletek besteak beste loreak behar dituzte bizi ahal izateko eta guk ere bai naturaren kate batean sarturik gauden ehinean.
Golfeko eremu batzuk fumigatzen
Txakurrek bere horretan jarraitzen dute Iñurritzan, babestutako eremu bat izanik onartezina. Hemendik behin eta berriz diogun bezala, Aldundiak eta udalak hartu ditzatela behingoz hartu beharreko neurriak eta isunak jartzen hasi.
Lehen nahiko presio ez eta gainera kuadrila haundi bat biotopoaren erdi erdian gaua pasa ondoren beraien kanpin denda jaso eta lasai ederrean aldegiten, tamalgarria benetan.
Iñurritza eta kartelen txikizioa bat dijola ematen du, herri barruko edozein loreontzi puskatzen denean aste beterako berriro ordezkatu egiten dute bainan Iñurritzakoa dejazio hutsa da.
Tamalez, Asiako liztorra (Vespa velutina) ere gero eta gehiago ikusten da bazterretan
Oso interesgarria eta goratzekoa da egiten duzuen lana Iñurritza Biotopoaren inguruan. Benetan!
ErantzunEzabatuIkusten dudanez ornitologiari zuzenduta dago batik bat, baina bertan bizia askoz ugariago da nere ustez; intsektuak, arrainak, armiarmak, ugaztunak…
Horregatik neuk sortutako bloga Iñurritzako intsektuei buruz eskaini egiten dizuet zuen bloga handitzeko edota hornitzeko (zuek nahi izanez gero). Hortik argazkiak har ditzakezue inongo eragozpenik gabe.
Ni ere prest nago zuekin kolaboratzeko, nahiz eta aditua edo espezialista ez izan arren. Batez ere argazkizalea naiz eta, justu Iñurritzan, animalia txikiei zuzentzen dizkiet nire begirada eta argazki kamara (handiei ere, noski!)
Blogaren helbidea hauxe da:
https://inurritza.blogspot.com/