Handik bi egunera Inurritzara itzulita, denboratxo bat zain eman ondoren, mugimendua sumatu genuen berriz ere zuhaiska hartan bertan. Zer izango, eta... beste ale bat, hau gaitzen batek, parasitoren batek edo bestelako ajeren batek joa.
Ikusten denez, belarrietan tumorazio moduko batzuk zituen, eta muturrean zauri latz bat. Begiak ere zerbaitek jota zeuzkan.
Ale hau heldua eta zaharra da, eta aurrekoa gaztea. Horrek, eta bi aleak toki berean aurkitu izanak, pentsarazten digu haba benetan dagoela han, eta espezie hau zeharo bertakotzat jo daitekeela.
Esan beharra dugu Ornitho.eus datu-basean ikusi dugunez, Eneko Azkuek ere, egun batzuk lehenago gainera, hauteman duela espezie hau Inurritzan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.