Hegaztiak non nahi dabiltza ixildu ere egin gabe kantari eta beste alde batetik hegoaldetikan iristen ari zaizkigun bixitari berriak ere baditugu.
Behekaldean Bittor, Koldo eta Asierrek egun hauetan ateratako argazki batzuk dituzue ikusgai.
Beheko argazkian duzuen Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) orain dela hiru edo 4 urte ikusi genuen lehen biziko aldiz Iñurritzan. Orain dela 10 bat urte Gipuzkoa osoko lehen alea Aitor Leiza talde kideak ikusi zuen Mutrikuko Arno mendi inguruetan. Aipatu behar da orain artean mediterraneoko klimara egokituta izan den hegazti bat izan dela eta azken urteetan Ebro bailara jarraituaz pixkanaka iparralderago ikusten ari gera. Azken urteetan neguak ez dira lehen bezain hotzak izaten ari hemen eta horregatik gure kostaldean ederki irauten du neguan, azkenaldian -aurtengo negua kasu- ez bait da apenaz izozterik izaten ari hemen. Ez da migratzailea eta urte osoa irauten du gure artean. Udaberrian ote edo sasi tartetikan irten eta adar puntetan kantari hasten delarik errazagoa da bera ikustea.
Koldo Lizundiaren argazkia
Bernagorriak (Tringa totanus) ere aste hontan iritxi zaizkigu lehen aldiz, denera 6 zenbatu nituen atzo
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bittor Mutiozabalen argazkia
Koldo Lizundiaren argazkia
Asier Aldalurren argazkia
Asier Aldalurren argazkia
Txirri arrunt (Calidris alpina) hau ere atzo ikusi nuen lehen aldiz Iñurritzan
Asier Aldalurren argazkiak
Txirritxo txikiak (Charadrius dubius) non nahi ikusten dira
Asier Aldalurren argazkia
Beheko bi argazki hauek oso polita dira, Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta) aingira bat arrantzatzen lehen bizi eta bere moko bueltan biribilduta duelarik ondoren
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bittor Mutiozabalen argazkia
Txantxangorriak (Erithacus rubecula)ikusten ere ez gera aspertzen bainan batez ere neguan izaten ditugu Iñurritzan eta udara gainean degunez laizter aldegingo dute gehientxuenak
Zozo (Turdus merula) hau azken aldian beheko kanpinaren sarrerako ate aurrean ikusten da, luma batzuk txuriak dituenez erreza da besteetatik bereiztea. Lumak batzuk horrela dituzten hegaztiei
leucismoa duten hegaztiak deitzen zaie.
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bideotxo hontan berriz beste zozo ar bat ikusiko degu bainan oraingoan luma txuririk gabe eta lumetan kontraste haundia duela, beltzenak aldatu berriak eta hain beltzak ez dituen lumak lehengo urtetik aldatu gabe izango ditu.
Ubarroi (Phalacrocorax carbo) hau ere han zebilen atzo
Asier Aldalurren argazkia
Asier Aldalurren argazkia
Eta Lertxun hauskara (Ardea cinerea) hau ere bai
Asier Aldalurren argazkia
Uroiloak (Gallinula chloropus) ere non nahi ikusi leizke
Txirrixkalak (Serinus serinus) ere ixildu ere egin gabe kantari dabiltza non nahi.
Rafa Saizek ere ikusitakoak egunotan; Aipatzeko modukoak, bi argioilar, paparurdin eder asko bat, istingor bat, bi ttibibi... eta makina bat txori kantari (besteak beste txorruak, karnabak, zozoak, biirigarroak...)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.