Azken boladan izan ditugun ekaitz bortitzen ondorioz Iñurritza ingurua zaborrez bete zela ikusiaz Arkamurkatikan ingurua garbitzeko deialdi bat egin zen. Auzolanera bertaratu diren kideen artean Arkamurkako taldekideez gain besteak beste zera izan ziren San Pelaioko auzotarrak, Aranzadikoak, Itsas enara elkartekoak, Zarauzko auzolan elkartekoak, Zarautzen bizi den Txiletar bat eta aldundiko ingurumen teknikaria. Goizeko 9:00 retan hasi eta eguerdiko 13;00 bitartean 4 karro zabor eta 50 zabor poltsa inguru bete ziren. Garbitutako zaborren artean batez ere plastikozko, boteilak, tuboak, mahaiak, kaxak eta abar luze bat jaso zen bainan lan gehiena eman zuena poliesterra izan zen zeren oso zabalduta eta zati oso txikietan barreiatuta dagoelako. Ahal zen guzia jaso zen arren aurrerantzerako makinak sartu beharko direla aurreikusten da zeren zabor pillaketa haundiak daude gune batzuetan eta giza baliabideekin bakarrik ezinezkoa egiten da dena jasotzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.