2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Ikusteko benetan zaila den Uroilanda pikarta Iñurritza biotopoan

Atzo Uroilanda pikarta (Porzana porzana) bat ikusi zuten Bittor Mutiozabal eta Koldo Lizundiak Iñurritzako biotopoan. Hezeguneak gogoko dituen hegazti hau oso oso zaila da ikustea eta Iñurritzarako ere lehen zita izango litzateke hau. Azken hamarkadetan beraien bizileku diren hezeguneak oso erasotuak izan dira Europa mendebalde hontan eta ondorioz egoera horrekin batera espezie honen kopuruak ere behera egin du nabarmen. Ingurura ere oso ondo mimetizatzen denez, oraindik ere zailagoa egiten da ikustea. Europa ekialdetik Afrika alderako bidai hortan, atseden hartu eta indar berritzeko Iñurritza biotopoa bezelako hezegunetan egun bat baino gehiagoko paradak egin izan ohi dituzte eta ondorioz aste hontan zehar berriro ikusteko aukera izan genezake. 
Uroilanda pikarta (Porzana porzana) Koldo Lizundiaren argazkia.
Uroilanda pikarta (Porzana porzana) Koldo Lizundiaren argazkia.
 Uroilanda pikarta (Porzana porzana) Bittor Mutiozabalen argazkia.
  Uroilanda pikarta (Porzana porzana) Bittor Mutiozabalen argazkia.

Uroilanda pikartaz gain beste hegazti ugari ere badabiltza egunotan Iñurritza aldean, Bittor Mutiozabalek ateratako argazkiak dira behekaldeo hauek.
 Uroiloa (Gallinula chloropus) kume bat ondoan duela
 Uroiloa (Gallinula chloropus)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta) Uroiloa (Gallinula chloropus) ondoan duela
Lertxuntxo txikiak (Egreta garcetta)
Lertxuntxo txikiak (Egreta garcetta)
Txilinporta txikia (Tachyhuptus ruficollis)
Txilinporta txikia (Tachyhuptus ruficollis)
Kuliska gorria (Limosa lapponica)
 Basa ahatea (Anas platyrhynchos)
Uda azkenero bezala Ubarroi haundiak ere etorri dira Europa iparraldetik gure gana negua pasatzera
 Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
 Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
 Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
 Zozoak (Turdus merula) ere non nahi ikusi daitezke Iñurritzan, goiko hau arra da.

Behekaldean Zarauzko hondartzako pare bat irudi.

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Mokozabal bat Inurritzan: erreskate baten kronika


Joan den larunbatean, urriak 4 –hegaztien egunaren bezperan hain zuzen– mokozabal gazte bat (Platalea leucorodia) ikusi zuen Inurritzan, zaurituta edo, Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kide batek. Errekaren ezker ibarrean zegoen hegaztia, ertzean bertan, uretatik irten nahian baina ezinean. Hankak uretan zituen, ezkutuan, eta lumak blai. Ordu erdian ez zen gauza izan uretatik ateratzeko, eta, mokoarekin eta hegoekin ahaleginak eginagatik ere, alferrik jardun zuen. Hegan egiteko gauza ere ez zen noski.


Harrigarria zen hala egotea, zeren orduerdi lehenago ez baitzegoen han. Panorama ikusita, laguntzarik gabe hura handik ateratzea ezinezkoa zela iritzita, 112ra deitu zuen txorizaleak. Handik 25 minutura inor agertu ez zelarik, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen basera egin zuen dei. Hamar minutuan agertu zen larrialdietako koordinatzaile bat, eta hark, egoera aztertuta eta bat etorrita enbarkazio bat eta gutxienez bi lagun behar zirela, suhiltzaileak eta basozain bat mobilizatu zituen.

Juan Mari Lasak egindako argazkiak dakarzkizuegu horren guztiaren lekuko (eskerrik asko, Juan Mari!).


Suhiltzaileek zodiaka uretaratu zuten kanalean, errekan behera abiatu ziren, mokozabala hartu zuten, basozain bati eman zioten eta atzera itzuli ziren basera.

Lehendabiziko begiratuan erreparatu zioten hegaztiak bi hankak hautsita zeuzkala, irudietan ikus daitekeenez.

Erreparatu halaber, zeinen emeki heldu zioten hegaztiari; deigarria da horretarako prestakuntza espezifikorik gaberik ere, nola saiatu ziren hegaztiari minik ez egiten.


Esan bezala, hegaztiak bi hankak hautsita zeuzkan, eta Igeldoko Arrano Etxera eraman zuten. Astelehen arratsalderako, baina, hila zen. Ez dakigu zerk eragin zion heriotza: zauriek berek, uretan edo lokatzetan harrapatutako infekzioren batek, janik ezak, estresak…

Ez dakigu, halaber, zerk eragin zizkion zauri beldurgarri horiek. Badakigu hegazti batek ezin duela hegan egin halako egoeran; beraz, ezinbestean inguruan pairatu zuen ezbeharra.

Badakigu tiroek eragiten dituztela batzuetan horrelako zauriak eta ehiza-sasoian gaude dagoeneko. Kableek ere eragin ohi dituzte halakoak, baina nekez izaten dira hanketako zauriak bakarrik: lepoan, paparrean eta batez ere hegoetan ere izaten dira arrastoak. Ez dugu horren berririk, baina Arrano Etxeko arduradunek jakingo dute noski. Saiatuko gara hori argitzen.

Eskerrak eman behar dizkiegu, txalogarri aritu baitziren, Aldundiko koordinatzaileari eta Zarauzko suhiltzaileei, egindako lan onagatik eta erakutsi zuten ardura eta profesionaltasunagatik. Milesker!


Itsas Enara Ornitologia Elkartea

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Irailean Iñurritzan ateratako argazkiak

Bittor Mutiozabalek Irailean zehar Iñurritza biotopoan ateratako argazki sorta
Kulixka gorria (Limosa lapponica)
Kulixka gorriak (Limosa lapponica)
Kulixka gorria (Limosa lapponica)
Kulixka gorri (Limosa lapponica) eta 2Txirritxo haundi (Charadrius hiaticula) atzean.
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirri arrnta (Calidris alpina)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis)
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis)
Zapelaitza (Buteo buteo)
Zapelaitza (Buteo buteo)
Kaio hankahoria (Larus michahellis) Lertxuntxo txikia atzean duela.
Basahateak (Anas platyrhynchos) erdian Txilinporta (Tachyhuptus ruficollis) bat dagoelarik
Txilinporta (Tachyhuptus ruficollis)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo) eta Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo) eta Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
  Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Ondoren pasarela berriaren argazki batzuk.