2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Bretañan eraztundutako Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus), egun batean 56 hegazti espeziez osatutako zerrenda batekin batera

Udaberri honetan Bretañan eraztundutako Txirritxo hankabeltz (Charadrius alexandrinus) baten bixita izan degu Iñurritzako biotopoan, 

Gure inguruan oso espezie urria izanik benetan zita interesgarria da.

Gipuzkoan ez da kumatzen eta Bretaña alderako bidaian Iñurritza aukeratuko zuen  bertan indarberritu ondoren berriro bidaiari ekiteko. Astebete inguru egon da berton.


Ingurura mimetizatzen artistak dira eta askotan nahiz eta oso gertu egon ez dira ikusten errazak.

Eraztundutako hegazti honi dagokion istorioa duzue hemen, Alfredo Herreron laguntza paregabeari esker ez balitz ez genuen izango erraza hegazti honen istorioa jakitea, hemendik beraz eskerrik asko berari ere.

Historique de vie
Gravelot à collier interrompu (Charadrius alexandrinus) : FBJ/MTBJ
Données de baguage
Numéro de bague : SE03138 Code couleur : FBJ/MTBJ
Age : PUL Sexe : ?
Date : 03/06/2015 Localité : KERBINIGOU
Commune : TREOGAT Département : 29 Pays : FR
Contrôles visuels / Resightings
Contact: Gaétan GUYOT, gaetan.guyot@bretagne-vivante.org Bretagne Vivante- SEPNB, 19 rue de Gouesnou, BP 62132, 29221 Brest Cedex 2, tél. 02 98 49 07 18, www.bretagne-vivante.org
ActionDate Pays Département Commune Localité Nb jours Observateurs
B 03/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 0 GUYOT, Gaetan
C 04/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 1 JEHANNO CORENTIN
C 08/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 5 JEHANNO CORENTIN
C 11/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 8 JEHANNO CORENTIN
C 15/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 12 JEHANNO CORENTIN
C 18/06/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 15 JEHANNO CORENTIN
C 03/07/2015 FR 29 SAINT-JEAN-TROLIMON TRONOEN 30 JEHANNO CORENTIN
C 08/07/2015 FR 29 TREOGAT KERBINIGOU 35 JEHANNO CORENTIN
C 22/08/2015 FR 29 TREGUENNEC KERMABEC 80 CHARLINE
C 27/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ N 329 Alfredo Herrero, Bittor Mutiozal, Asier Aldalur, Eneko Azkue, Emilio Salvatierra
C 28/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ INCONNUE 330 Alfredo Herrero, Bittor Mutiozal, Asier Aldalur, Eneko Azkue, Emilio Salvatierra
C 29/04/2016 ES GIPUIZKOA ZARAUTZ INCONNUE 331 Alfredo Herrero, Alfredo Valiente



 Zita honi buruzko informazio gehiago Alfredo Valienteren Aves de Valdalla blogean hemen


Txirritxo hankabeltzaz gain hegazti ugari dabiltza Iñurritza biotopoan. Eneko Azkue eta Emilio Salvatierrak 56 hegazti espezie ezberdineko zerrenda osatzeraino iritxi ziren lehenagoko asteko egun batean.


Behekaldean dituzue zerrenda horretako hegazti askoren argazkiak. Gehienak Bittor Mutiozabalek ateratakoak dira.

Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus)


Txirri grisak (Pluvialis squatarola)



Bernagorriak (Tringa totanus)



Txirri arruntak (Calidris alpina)




Txirritxo haundia (Charadrius dubius)

Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)

Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Oso korrikalari bikainak dira


Txirri zuriak (Calidris alba)




Uroiloa (Gallinula chloropus)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)

 Basahateak (Anas platyrhynchos)


 Txoka arruntak (Carduelis cannabina)


 Pitxartxar buru-beltzak (Saxicola torquatus)


Kaskabeltza (Parus mayor)

 Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Sasi txori arrunta (Hippolais polyglota)

 Buztangorri ilunak (Phoenicurus ochruros)



 Landa txolarrea (Paser montanus)

 Kardantxuloak (Carduelis carduelis)


 Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)

Buztanikara (Motacilla alba)

2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

Aitaren etxea defendituko dut!

Joan den asteazkenean, hilak 11, oso maiz ikusten ez den ikuskizuna grabatzeko aukera izan genuen Inurritzan. Ugaltze-sasoi betean gaudela, uroiloei dagokienez behintzat, hegaztiek ez dituzte askorik maite lehiakideen bisitak, eta inor beste norbaiten habiara edo txitengana gehiegi hurbiltzen bada, aitaren edo amaren erantzun bortitza sufrituko du.

Halakoetan arrek hartu ohi dute parte, baina zaila egiten zaigu horiei 'ur-oilo' esatea. Ez ote lukete 'ur-oilar' behar?

Gozatu irudiekin.



Zarautzen, 2016ko maiatzaren 11n
 

2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Hegazti espezie berri bat Iñurritza biotoporako; Txinbo papargorriska (Sylvia cantillans)

Pasa den astean Emilio Salvatierra-k eta Eneko Azkuek, Iñurritza biotopoko ixpilla aldeko putzuan Txinbo papargorriska (Sylvia cantillans) bat ikusteko aukera izan zuten. Udara Europa hegoaldeko mediterraneo ixurialdean igarotzen du, bainan orain gutxi gure inguruetaraino ere iristen hasi dela ikusteak harritu egin gaitu.  Hegazti "tras-sajariano" (Sahara hegoaldean negua igarotzen duena) migratzaile bat izanik negua berriz Sahara azpian igarotzen du. 
Aranzadiko Munibe aldizkarian José Antonio GAINZARAIN eta Juan Manuel PEREZ DE ANA ren idatzi honek honela dio.
Txinbo burubeltza berriki ezarri da Kantabria eta EAE ko inguru murritz batean. Gaur egunean hegazti hau hamazortzi 100 km2 .ko UTM koadrotxoetan agertu da, bi area ezberdinetan kokaturik: Kantabria eta Bizkaiako kostaldea Ajo eta Ogoño buruen artean, eta Arabako hegoalde inguruan (baina Zarautzen oraindik ez da behin ere zitatua izan). Bi area hauetan, espezie hau artadietan bizitzen da (kostaldean Lauro nobilis-Quercetum ilicis asoziaziokoak, eta Araban Quercetum rotundifoliae-koak), baita beraien sustituzioko-sastraketan ere, zeinetan landare esklerofiloak nagusitzen diren.
Behekaldean argazki gehiago.



Egunotan Benarriz nabarra-k (Locustella naevia) sutsuki kantari ditugu Talai mendi magaleko otadietan.

Benarriz nabarra (Locustella naevia)

Iñurritza biotopoko leskadiek babes ederra eskeintzen die hegazti ugariri, horien artean Afrika hegoaldetik gora Europa iparralderako bidean datozen Enara arrunt (Hirundo rustica) eta Uhalde enarei (Riparia riparia). Beheko hegazti intsektujale hauek dira horren lekuko.

Basahateak (Anas platyrhynchos) ere ari dira beraien txitoak aurrera ateratzen.Iñurritzan
Txirritxo txiki (Charadrius dubius) bikoteak ere non nahi ikusi daitezke Iñurritza biotopoan
Txirri arrunta (Calidris alpina) eztai aurreko lumajearekin

(Motacilla flava flavissima) azpiespezieko Larre buztanikarak  ere ugari ari dira pausatzen Iñurritzako larreetan


Lertxuntxo itzainak (Bubulcus ibis) ere ez dira askotan ikusten Iñurritzan
 Lertxuntxo txikiak (Egreta garcetta) neguan ikustea arruntagoa den arren garai hontan ere ale batzuk ikustea ez da arraroa
Txonta (Carduelis canabina) taldeak Talai Mendi magaleko otadiak erabiltzen ari dira beraien kabiak eginez txitoak ateratzeko.

Txonta (Carduelis canabina)

Txirriskalak (Serinus serinus) ere non nahi dabiltza kantari
 Behekaldean Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) emea. Hauek ere Talai mendi magaleko otadiak oso gustoko dituzte kabiak egiteko.
Isats gorri (Phoenicurus ochuros) arrak ere lumaje zoragarriarekin daude garai hontan


2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Marea beltza Inurritzan

Joan den asteazkenean, hilak 13, ustekabe kezkagarri bat izan genuen Inurritzan: Brigadako zubitik ebhera gutxienez eta beheko kanpianren pareraino gasolio-orban zabal bat zabaldua zen.









URA eta SOS-Gipuzkoa abisatuta, adierazi ziguten berehala egingo zutela ikustaldi bat, jatorria zein zen argitzeko. Lerro hauek idazteko unean, ordea, oraindik ez dugu halako berririk jaso.

Hidrokarburuek aparteko kaltea eragiten dute hezeguneetan, bai landareengan, bai ornogabeengan, bai hegaztiengan. Urte-sasoia ere bereziki arriskutsua da, orain hasiberriak baitira landare asko ernaltzen eta hegaztiak habia egiten eta umeak ateratzen.

Espero dugu lehenbailehen argitzea kontua eta neurriak hartzea berriro ez gertatzeko halakorik, ez Inurritzan ez beste inon.

2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

ZARAUZKO DUNAK ETA GOLFA

Zarauzko Arkamurka Natura-Elkartearen iritzi artikulua:

Ostiraleko HITZAn jaso genuen berria Zarauzko Real Golf Club-i urteko 40.000 euro inguruko errenta jarri diola Zarauko Udalak lur publikoak erabiltzeagatik, aurreko 1,5 euroren ordez. 
Pozten gara. Bazen garaia.


Arkamurka Natura-Elkarteak puntualizazio batzuk egin nahi ditu jendearen aurrean Zarauzko dunen inguruan:

1.-HITZAko testuan ez da argi geratzen duna-multzoa biotopoko zatia den edo biotopokoa izatea eskatzen den. Golfak okupatzen duen duna-sistema biotopoaren zati da 1997tik hona, LIC 2004tik eta ZEC 2013tik. Baina oraindik egiteko dago eremu horren erabilera-plana eta dunetako landare mehatxatuen kudeaketa plana. Plan hau Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar du, eta, espero dugu, eta hala eskatu izan dugu, 2016a baino egin dezan, golfeko kontratu-berrikuntza iristerako egina egon dadin. Hala gertatzen bada, kontratu berrian ez legoke ezer berezirik jarri beharrik kontserbazioari buruz, baizik eta delako plan horrek esaten duena fin-fin bete besterik ez.

2.-Arkamurka Elkartea golf-jarduera hortik kentzearen aldekoa da, inpaktu handiegia duelako zona horretan, eta Ezker Anitzako ordezkariak dioen bezala, “gunearen balore naturalaren kontserbazio eta berreskurapenarekin bateragarria” izan beharko luke bere erabilera. Arkamurkaren ustez, ez da bateragarria eta horregatik eskatzen dugu golf-jarduera handik kentzea.
Golf-jarduerak dakartza ordezkariak berak aipatzen dituen ondorioak: Ur-erabilpena (Erregaio-egun bakoitzean 300.000 litro ur ateratzen dituzte lurpetik), fitosanitarioen erabilera handia (herbizida, bermizida…), belardi naturalaren green-eko belarren inbasioa, golfarien kanaleko etengabeko bisita (gainontzeko herritarrek debekatuta daukaten eremura), eta abar.
Duna eremu horretan azaleraren erdia landaredi naturalaren eremu kontsideratua dago teorian, praktikan errespetatzen ez dena. Eremu natural horretan dunetako landare-espezieak tipikoak diren 47 espezie bizi dira. Espezie horietatik Euskal Autonomia Erkidegoan mehatxatuta dauden 17 espezietatik 10 Zarauzko dunetan bizi dira. Aberastasun horren ganorazko zaintza ez dugu bateragarria kontsideratzen golf-jarduerarekin.

3.-Arkamurka Natura-Elkartea dunen gainetik egin zen pasabidearen aurka azaldu zen bere garaian, eta bere gestioari esker ez zen egin pentsatzen zuten adinakoa. Orain egin nahi dena lehen dagoena baino hobea dela uste dugu. Hala ere, Arkamurkak ez luke orain egingo duna-eremu osoa naturalizatu arte, agian, orduan beste diseinu eta helburu batzuekin egin beharko litzatekeelako.

4.-Arkamurka duna-eremu osoa publiko izatearen alde dago, eta udalak ahaleginak egin beharko lituzke hala izan dadin, handik edo hemendik horretarako sosak bilduz. Zurrumurruak heldu zaizkigu Real Golf Cluba Narrostarren zatia erostekotan dabilela. Horrek esan nahiko luke golf-jarduera betikotzea eta inguru horren naturalizazioaren betirako oztopoa.

5.-Beti egin den bezala, idatzi horretan esaten da golf-jarduerak babestu duela duna-eremu “garrantzitsu” hori. Egia da, baina neurri batean, zeren ezin baita esan herritarren edo bertako erakundeen naturaren aldeko sentsibilizazioak babestu duenik, erabiltzen den diskurtsoak aditzera ematen duen bezala. Egun, duna sistema horrek duen mehatxu eta inpaktu handiena golf jarduera bera da.

6.-Errenta berria ezartzearen aldeko adostasun osoa lortu da udaleko alderdi guztien artean. Ondo dago. Gainera, eremu horren kontserbazioaren aldeko deklarazioak nabariak dira. Hori ere oso ondo dago. Arkamurka Natura-Elkarteak animatzen ditu alderdi guztiok modu berean jokatzera Ihidieta (Irita) eremuarekin, eta hango industrialdearen proiektua batertzea. Hemendik 100 urtera esan dezatela XXI. mendeko udalari eta herritarrei esker eremu zoragarria duela hor Zarautzek.


Martxel Aizpurua ren (Zarautz) izenean behekaldeko beste artikulu hau ere argitaratu berri da prentsan.

BIOTOPOAREKIN BATERAEZINA DA GOLFA

Hasiak dira festa eta su artifizialak Zarauzko golfak ehunurteurrena ospatzen duelako aurten. HITZAk bi orrialde eskaini zizkion aurreko aste batean. Egin duten liburuaren egileak errepikatzen zuen azken aldian hainbeste bider entzun duguna, alegia, golfa izan ezean eremu hori dena etxez betea egongo zela gaur egun.
Baliteke hala izatea, ez dut nik hori ukatuko, baina azpitik esan nahi zaiguna da zenbat egin duen golfak biotoporengatik, alegia, zenbat saiatu den ehun urte hauetan inguru horretako ondasun naturala zaintzen.
Zer egin du, bada, golfak biotopoaren alde? Gauza nabarmenak egin ditu: azaleraren erdia baino gehiagoko bertako landareak erautsi eta rye-grassa landatu; golferako erabilgarria ez ziren tokietako landareak ipurditik atera edo segatu; zuhaiska exotikoak landatu; etengabe herbizidak eta pestizidak erabili; dunak dekapitatu eta itsaso aldetik hondar berria sartzen ez utzi. Hitz batean, ez dute ezer egin ondasun naturala babesteko eta golfaren jardunerako ona zen guztia egin dute. Bakoitzari berea.
Golfa kokaturik dagoen paraje zoragarriari aipamenak egiten ari dira han eta hemen. Egia da, biotopoak asko edertzen du golfa, baina golfak ez dio inongo hobekuntzarik egiten biotopoari. Aitzitik, nire iritzirako, batera ezina da biotopoaren esentzia eta bertako golfaren jarduna.
Laster batean Aldundiak egin behar du golfaren jardunaren kudeaketa-plana. Espero dut neurri eta arau gogor eta zorrotzak ezartzea eta bete araztea ondorengo urteetan, ziur bainago Aldundiko planean agertuko dela gaur egun biotopoak duen arazorik larriena golfeko jarduera dela.

2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Arrano arrantzalea Inurritzan

Joan den ostiralean, apirilak 1, bi zarauztarrek arrano arrantzale bat ikusi zuten Inurritzan.


Eneko Azkuek 13:00 aldera ikusi zuen, erreka gainetik hegoalderantz hegan zihoala.
Joxe Azkuek, berriz, 14:00ak aldera ikusi zuen puska batez, araztegiaren parean, eta hiru eraso egiten ikusi zuen. Argazki testimonial batzuk ere egin zizkion Joxek.

Argazkia: Joxe Azkue

Argazkia: Joxe Azkue

Bigarren aldia da, guk dakigula, espezie hau inguru honetan ikusi dela(1). Aurreko aldian, duela bi udaberri, ordea, Talaimendiren tontor inguruko tantai handi batean jarrita zegoen arranoa, uretatik urrun. Beraz, Inurritzan bertan iksui den lehen aldia izan da Joan den astekoa.


Berri honek adierazten digu Inurritza badoala poliki-poliki aurrera, eta naturaren eskuzabaltasuna handia dela benetan, bakean utziz gero. Seguru gaude hemendik aurrera halako ikustaldiak gero eta arruntagoak izango direla. Bien bitartean, goza ditzagun!


(1) Pello Izkeaga, Asier Aldalur, Aitziber Sarobe eta Juantxo Unzuetak ikusi zuten orduan.