2011(e)ko urriaren 18(a), asteartea

Antzara muturzuria Inurritzan

Ansar careto grande
Ansar careto grande en Inurritza. Autor Miren López
Bart arratsaldean, urriak 17, Itsas Enarako zenbait kide Zarauzko Inurritzan ginela, antzara ilun samar bat agertu zen hegan, hegoaldetik itxura, eta errekaren gainean itsaso alderantz pasa zen. Ez zirudien arrunta zenik, hegoak eta buru-lepoa, esan bezala, ilun samarrak baitzituen horretarako. Handik minutu pare batera itzuli zen eta inguruko larre batera jaitsi. Han luzez begiratu ahal izan genuen, belar artean jaten ari zen bitartean, eta lasai identifikatu. Anser albifrons antzara muturzuria zen. Gaur goizean, 09:15etan ere, han segitzen zuen, atseden hartzen etzanda.

Argazkian ikus daitekeenez, antzara arrunta baina zertxobait lirainagoa da, sabela halako orban beltzez jasota dauka eta kopeta eta mokoaren arteko lumak zuri-zuriak ditu. Horrexek ematen dio, hain zuzen, izena. Bestalde, lepo-burua eta hegoen gain-aldea hark baino ilunxeagoak ditu. Gainera, argazkian iksuten ez bada ere, hankak gorriak ditu.



Ansar careto grande
Ansar careto grande, en Inurritza. Autor Héctor González
Antzara muturzuria oso espezie bakana da Iberian eta, urtero aleren bat edo beste hautematen den arren, urria da oso. Kanadan, AEBn, Groenlandian, Errusian eta Siberian umatzen da. Mendebaldeko Europara datozenak Groenlandiako eta Ipar Errusiako populaziokoak izan ohi dira, eta nagusiki Britainia Handian eta Irlandan, alde batetik, eta Ipar Itsasoko kostetan, bestetik, igarotzen dute negua.
Ansar careto grande
Ansar careto grande, en uno de sus vuelos sobre Inurritza. Autor Héctor González

2 comentarios:

elcamperoinquieto.com dijo...
Saludos.es una cariblanca(branca leucopsis) o un ansar careto (anser albifrons)??
Musuzuria, cariblanca da baina iruditzen zait bestea....???
Egun on!
Rafa Saiz Elizondo dijo...
Arrazoia duzu, Anser albifrons anztara muturzuria da, eta Branta leucopsis, berriz, branta musuzuria.

Berehala zuzenduko dugu.

Eskerrik asko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.