Martxa onean dijoa oinezkoen pasabide berria Iñurritzan, golf aldera aurrekoa baino 15-20 metro inguru barrurago egiten ari dira, eta itxura batera altura dexente ematen ari direnez (1,5m aipatu zuten). Hala, dunaren izaera naturala babestuko da eta haren mugimendua bermatu. Negu hontako itsasaldiek dunaren eta golf zelaiaren zati handi bat eraman zuten. Horrek bidea metro batzuk atzerago egitera behartu ditu. 700 metro inguruko luzera izango du, eta 2,5 metroko zabalera. Era berean, biotopoaren eta bertako floraren inguruko informazioa jasotzen duten hainbat panel ere jarriko omen dira pasealekuan.
Foru Aldundia egiten ari den Biotopoaren errestaurazio lanen jarraipena Aranzadi elkarteko botanika sailekoak ari dira egiten
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.