Pasa den ostiral honetan lehenagoko udaberrian jaiotako Gabirai (Accipiter nisus) bat zauriturik bilatu zuen Alberto Guerrak Asti inguruan dagoen baratze batean. Baratze hau A-8 errepidearen azpian dagoala jakinik, seguruenik berebilen baten kontra "tupust" egingo zuela pentsatzen da. Golpearen ondorioz hegoa puskatuta edukitzeaz gain begi aldea ere dena gorrituta zuen eta zaurituta bilatu zuenetik ordubetera hil zela aipatu zidan. Gabiraia Frantzian (MUSEUM PARIS FT-53458) eraztundua zegoela jakinik, hemendik gutxira non eta noiz eraztundua izan zen jakiteko moduan izan gintezke . Kasu hontan ikusi den bezala errepideek hegaztien bizitzan duen eragiña nabarmena da, urtero milioika hegazti berebilen aurka "tupust" egin ondoren hiltzen direla kalkulatzen da. Fenomeno hau baieztatzen duten ikerketa edo azterketa ugari argitaratuak izan dira munduan zehar.
Marrazkian ikusiko duzuen bezala, hegazti hauek hego motz eta isats oso luzea izaten dute. Gorputza baso barruan zuhaitz tartetan ehizatzeko daukate egokitua eta bai hegan edo bai lurrean hegazti edo ugaztun txikiak ehizatuz elikatzen dira.
Oraindik gaztea denez, helduak ez bezala -non hauek lumak grisak edukitzen dituzten- honek lumak mrroixkak ditu oraindik eta zabel aldeko luma marroiak ere oso haundi eta pikartak.
Gure inguruko Gabirai heldu eta batez ere emeak neguan ez dira oso migratzaileak nahiz eta mubimentu lokalak egin zaleak izan, Gazteak berriz askoz migratzaileago direla pentsatzen da.
It is really quite incredible the amount of road kill that occurs as a result of our addiction to vehicles. Some species seem to have adapted to high speed traffic and know how to avoid being hit but other species are killed on a regular basis unfortunately.
ErantzunEzabatu